XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ondoko esperimentu hau egin (IK)
ESPERIMENTUA
Helburua: Lenteetan argi izpiek segitzen duten bidearen azterketan oinarriturik, fokoen eta zentru optikoaren propietateak definitzea.
Metodoa: Lente konbergente eta dibergenteetara argi-sorta bat hel araztea, eta beronen portaera behatzea.
Eskema eta materiala: - Aulki optikoa /- Hiru zirrikitu dituen diafragma /- Hartl-en diskoa /- Paperezko diskoa /- Argi fokoa /- f` lentea =100 mm /- Lente konbergentearen sekzio bat R=40 mm /- Lente konbergentearen sekzio bat R=80 mm /- Lente dibergentearen sekzio bat R=40 mm /- Diafragmaren euskarri bat /-Foko eta diskoarentzat, bi euskarri /-Transformadorea /- Dezimetro hirukoitza.
Prozedura: A) Zentru optikoa - Eskemaren muntaketa burutu.
Hartl-en diskoa, erdiko izpia 0-180 direkzioarekin bat datorren eran ezarri.
- Hartl-en diskoaren gainean 80 mm. erradioko lente konbergentearen sekzioa jarri, lustregabeko aurpegia diskoari loturik.
Erdiko izpiak ardatz optikoarekin bat etorri behar du.
Beha ezazu izpien ibilia, eta bereziki erdikoarena.
- Erdiko izpiak erdigune optikoa apunta dezan kontu izanez, poliki poliki lentea jiratu.
Argi izpiek segitzen duten bidea behatuz.